Medikuaren agiria jaso, eta AEBetara bueltatu da McCartney

2008ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKIAScott McCartney estatubatuarrak eroriko ikusgarria izan zuen joan den larunbatean Kitzbuehelen (Austria). 141 kilometro orduko abiaduran zihoala, azken jauzian, erori, lurraren kontra sekulako kolpea hartu, eta kaskoa galdu zuen. Konortea galduta eraman zuten Innsbruckeko ospitalera, eta han egon da atzora arte, baina medikuaren agiria jaso du eta AEBetara bueltatu da. Ospitaleko arduradunek jakinarazi dutenez eskiatzaile ongi osatu da, eta aurpegian bakarrik ditu zauriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.