Futbola

Messik agur esan dio Argentinako selekzioari

21 urtez aritu da selekzioarekin, eta denera 126 gol sartu ditu jokatu dituen 208 partidetan.

Lionel Messi zaleak agurtzen, Argentinarekin jokatutako azken partidan. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Lionel Messi zaleak agurtzen, Argentinarekin jokatutako azken partidan. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2026ko urriaren 7a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Historiako futbol jokalaririk onenetakoa da Lionel Messi, askorentzat onena. Arrastoa utzi du han eta hemen, eta maitea dute Argentinan. Bada, haren falta sumatuko dute aurrerantzean, Messik agur esan baitio Argentinako selekzioari. Nahi bezala utzi du: Argentinak 3-0 irabazi du Beninen aurka, eta Messik gol bat sartu eta goleko bi pase eman ditu bere azken partidan. Horiek horrela, 21 urteko ibilbidea biribildu du: guztira 208 partida jokatu ditu selekzioarekin, eta 126 gol sartu.

Messik malkotan agurtu du Argentinako selekzioa, eta jarraitzaileek merezitako omenaldia egin diote. «Ziur asko, nire ibilbideko egunik tristeena da; zuen falta sumatuko dut», esan du partida bukatutakoan. 

Hogei urtean lau titulu irabazi ditu: bi Amerika Kopa, bat 2021ean eta bestea 2024an; Munduko Kopa bat, 2022an; eta Finalissima bat, 2022an. Hura izan da taldeko izarra, eta partidako onena izanda agurtu du Argentinako selekzioa. Emozio handiko gaua izan da. River Plate taldearen Monumental estadioan jokatu du azken neurketa, eta goraino bete dira harmailak: 85.000 zale bildu dira. Messik, beste behin, erakustaldia egin du, eta penaltiz sartu du azken gola selekzioarekin, 126.a. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA