Miarritzek garaipenarekin prestatu du Challengea

Aguilerakoek Stade Français menderatu dute (16-5), eta ongi etorri zaie hurrengo asteko finalerako

Eneritz Zabaleta.
Miarritze
2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Miarritzek garaipenarekin agurtu zuen 2011-2012ko Top14a, etxean Parisko Stade Françaisen aurka. Ahanzteko moduko sasoia egin dute miarriztarrek ligan, eta orain bete-betean jarri ahalko dute arreta hurrengo ostiraleko Europako Challengeko finalean.

Paristarren eta lapurtarren arteko partida sasoi bukaerako lehia tipikoa izan zen. Bi taldeek ez zuten gehiago deus jokoan, eta jokalariak lanak bukatzeko desiratzen zeuden. Miarriztarrak, Challengeko finala prestatzeko. Paristarrak, oporretara joateko.

Miarritzek garaipena lehen zatian segurtatu zuen. Yachviliren zangoak 6-0ekoa ezarri zuen, eta Traillek jokaldi eder bat entseguarekin bukatu zuen: 13-0. Bigarren zatian, Parisko Fillolek ohorearen entsegua sartu zuen (16-5) eta bi taldeek minutuak joaten utzi zituzten, partida bukatu arte.

Atzo, bi harroin handik azken partida jokatu zuten. Parisko Roncerok errugbiari Aguileran erran zion agur, eta Miarritzeko Marconnetek ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.