Mikel Aristik irabazi du Tropicale Amissa Bongo Gabongo Itzuliko lehen etapa
TXIRRINDULARITZA. Mikel Aristik (Delko Marseille) Tropicale Amissa Bongoko lehen etapa irabazi zuen atzo, Moandan (Gabon). Bergararra esprintean gailendu zitzaien Tony Hurel (Directe Energie) eta Stanislau Bazhkouri (Minsk). Tropicale Amissa Bongo Gabonen barrena jokatzen den zazpi etapako itzuli bat da, eta Afrikako egutegiko proba garrantzitsuenetakoa da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu