Mikel Egigurenek ezustekoa ematea du helburu buruz buruko finalean

Iñaki Osa Goikoetxea izango du aurkari gaur Durangoko Ezkurdin, zortzi aldiz txapelduna izandakoa

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Mikel Egigurenek Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko buruz buruko txapelketako finala jokatuko dute gaur, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan (17:00). Goikoetxea da faborito handia, buruz buruko zortzi txapel irabaziak dituelako eta bakarkako partida bakarra galdu azken bederatzi urteetan. Hori gutxi ez, eta Egigureni beti irabazi dio, azkenekoz iazko txapelketako finalean (30-19).

Goikoetxea guztien aurka, hala laburbildu daitezke azken hamarkadako buruz buruko txapelketak. Zumaiarrak goitik behera dominaturiko lehia da, eta behin baino ez du men egin, 2004ko finalean, Julen Bereikuaren aurka (30-23). Harrezkeroztik, txapelak bata bestearen atzetik jantzi ditu. Azken urteetan Imanol Lopezek hartu du estuen bere erkidea, baina finaletan Mikel Egiguren izan du kontrario. Iaz irabazi zion, eta donostiarrak gaur du errebantxa hartzeko aukera. Egigurenek Lopezi irabazi zion finalerdietan eta sasoi bikaina erakutsi zuen. Trebe aritu zen tantoa bukatzen, txik-txakarekin bereziki, eta gaurkoa izan daiteke ustekabekoa emateko aukera onena. Horretarako, asko arriskatu beharko du, eta piloteoa saihestu. Ezkurdi ez da oso pilotaleku luzea, Goikoetxearen mesederako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.