Mikel Huerga nafarrak irabazi du Euskal Herriko Xake Txapelketa

Lehen aldiz irabazi du Euskal Herriko txapelketa, azken txandan David Astasiori gailenduta

Josu Tornay.
Donostia
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Mikel Huerga nafarrak irabazi zuen Euskal Herriko Xake Txapelketa. Apirilaren 9tik 15era bitarte jokatu zen, Zornotzan, eta hainbat lurraldetako 26 jokala- rik parte hartu zuten bertan.Guztiek Mario Gomez jotzen zuten faborito, txapelketako maisu bakarra. Urteak aurrera doaz, ordea, eta gero eta zailagoa da santurtziarrarentzat lehen- go mailari eustea. Gomezekin batera, Alex Franco, Santi Gonzalez, Mikel Huerga eta Patrice Etxegarai ziren txapelketa ira-bazteko hautagai nabarmenenak.

Torneoko ezustea David Astasio arabar gazteak eman zuen. Elo aldetik faborito nagusiengandik urrun egon arren, irabazteko aukera zuela berretsi zuen txapelketan aurrera egin ahala. Azken txanda baino lehen sailkapeneko lehen postuan zegoen, bost punturekin. Huergaren aurkako azken lehian nahikoa zuen berdinketa lortzearekin. Nafarrak, aldiz, Astasiori irabazi eta Francok Etxegarairen aurka galtzea behar zuen.

Astasiok eskuratu zuen azken neurketako lehen abantaila txikia, baina ez zuen behar bezala baliatu. Hutsegite bat egin zuen, eta horrek nabarmen erraztu zion bidea Huergari. Arabarrak ezer gutxi egin zezakeen hasierako posizioari eusteko. Huergak, berriz, hasierako jokoa hobetu zuen, eta gazteluetako final batean azken garaipena eman zion abantaila txikia lortu zuen. Francok Etxegarairen aurkako partida galdu zuen eta, ondorioz, Huergak irabazi zuen txapelketa. Franco sailkatu zen bigarren, eta Gonzalez hirugarren.

Aipatzekoa da Mario Gomez maisu handiak egindako txapelketa. Partida guztietan borrokatu zen arren, ez zuen emaitza onik lortu. Lau punturekin sailkapeneko zortzigarren postuan amaitu zuen txapelketa. Berak lortu du, halere, orain artean Euskal Herriko txapela gehien. Bederatzi dauzka denera.

Gazteen mailan, txukuna ibili zen Juan Manuel Ruiz16 urtekoarrasatearra. Hamahirugarren postuan amaitu zuen txapelke- ta, eta beste behin ere argi utzi zuen etorkizun handiko jokalaria dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.