Mikel Nievek gaur esango du agur, Lombardian
Mikel Nieve gaur lehiatuko da azkeneko aldiz, Lombardiako Giroan. Proba hori amaitutakoan hartuko du erretiroa txirrindulari leitzarrak, 38 urterekin, profesionaletan hamabost urtez aritu eta gero. Palmares ederra du: hiru etapa irabazi ditu Italiako Giroan —mendiko sailkapena irabazi zuen 2016an—, beste bat Espainiako Vueltan, eta beste bat Dauphinen. Sei aldiz sailkatu da lehen hamarren artean itzuli handietan. Maisua izan da laguntzaile lanetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu