Mikel Rico: «Ametsa bete dut Athleticen elastikoa jantzita»

2013ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kostata baieztatu du Athleticek albistea, baina iritsi da, azkenean, erdilari preziatua, Granadarekin akordioa lortu ondoren. Mikel Rico Athleticeko jokalaria izango da 2016ko ekainaren 30era arte, eta 35 milioi euroko etete klausula edukiko du. «Kluba utzi nuenean zail ikusten nuen itzultzea, eta ametsa bete dut Athleticen elastikoa jantzita», adierazi zuen jokalariak berak arratsaldean, aurkezpenean. 17 zenbakia hartu du bizkaitarrak, Iñigo Perezek utzitakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.