Montoya ez dutela fitxatu nahi aitortu du Red Bulleko buruak

2006ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gerhard Berger Red Bull taldeko buruetako batek atzo azpimarratu zuen ez dutela Juan Pablo Montoya gidari kolonbiarra fitxatzeko asmorik. Montoyari denboraldia amaituta amaitzen zaio kontratua McLarenekin, eta egunkari batek herenegun kaleratu zuen Red Bullek fitxatu nahi zuela. «Etorkizuneko bost gidari onenen artean egin behar dugu aukeraketa, eta Montoya ez dago horien artean», aitortu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.