MOTOZIKLISMOA . Intxaurrondoak bezala

Ducatiren eta Bridgestoneren arteko elkarlanak azken hilabetean eman du fruitua, eta Capirossi bigarren posturako lehian da

jon ordonez garmendia
2005eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Datorren urtean pentsatzen dago Ducati. Loris Capirossiri kontratua beste urte batez berritu dio, eta azken hilabetean ikusi denaren arabera inor ez da damutu: ez gidaria, ezta etxea ere. Denboraldia oso txarra ari zen izaten Italiako moto etxearentzat, baina azken hiru lasterketetan lortutako emaitzak eta atzoko denborak itxaropentsu egoteko motiboa eman diote.

Lan handia egin dute Ducatik eta Bridgestone pneumatiko etxeak azken hilabetean. Motoak duen indarra aintzat hartuta inork ezin zituen azaldu abuztura arte Capirossik izan zituen emaitzak. Onena, Italiako bigarren postua izan zen. Gainerakoetan, seigarren, zazpigarren, bederatzigarren eta hortik atzerako postuak zituen bereak.Intxaurrondoek bezala, ordea, Ducati eta Bridgestonen arteko elkarlanak irailean eman du fruitua. Txekiako Errepublikako Sari Nagusian jo zuen lehen kolpea Capirossik. Bigarren sailkatu zen. Baina hori ez zen ezer izan ondoren etorri denarekin alderatuta. Japonian eta Malaysian pole-a lortu eta karrera irabazi zuen italiarrak; hau da, inor ez da bera baino azkarragoa izan, ez entrenamenduetan ezta lasterketan ere. Gainera, azken bi lasterketetan ere Carlos Checa taldekidea laugarren eta hirugarren izan da (Malaysiakoa izan zen Ducatiko bi gidariak podiumera igo ziren lehen aldia).Bigarren posturako lehian sartu da hilabete batean Loris Capirossi. Hirugarren da orain, eta hamazazpi puntura soilik du Max Biaggi (Honda). «Bi lasterketa segidan irabazteko izugarria da niretzat [lehen aldiz lortu du]. Eskerrak eman nahi dizkiot Ducatiko eta Bridgestoneko jende guztiari», esan zuen Malaysian irabazi ondoren. Gaur ere, Qatarren, pole-an egongo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.