WATERPOLOA

Munarriz dominarik gabe geratu da

Espainiako selekzioak 9-5 galdu du Hungariaren aurka, brontzea lortzeko lehian.

Munarriz, baloiarekin, gaurko partidan. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 8a
08:53
Entzun

Espainiako selekzioak 9-5 galdu du Hungariaren aurka brontzerako lehian, eta, horrenbestez, Alberto Munarriz euskal herritarra dominarik gabe itzuliko da Tokiotik. Ligaxka bikaina osatu zuen Espainiako selekzioak, jokatutako bost partidak irabaziz, baina neurketa erabakigarrietan ezin izan du lan hori biribildu.

David Martin hautatzailearentzat ezinbesteko pieza da Munarriz, eta gaur ere minutu gehien jokatu dituen uretako jokalaria izan da —32 minutuko iraupena dute partidek, eta nafarrak 28 jokatu ditu—. Bi gol sartu ditu. Aldiz, bost jaurtiketa huts egin ditu.

Lehen hiru laurdenetan orekatua izan da partida —3-3, 5-5, eta 6-5—, baina azkeneko laurdenean lehia hautsi dute hungariarrek, 3-0 partzial batekin. Azkeneko zortzi minutu horietan Espainia ez da gol bakar bat ere sartzeko gai izan, eta horrek erabaki du brontzerako lehia. 2000n, 2004an eta 2008an urrea lortu eta gero, domina berri bat irabazi du Hungariak gizonezkoen waterpoloan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.