WATERPOLOA

Munarriz, finalerdietara

Espainiako selekzioak 8-12 irabazi die AEBei final-laurdenetan, eta finalerdietan Serbia izango du aurkari.

Munarriz, Olinpiar Jokoetako beste partida batean. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 4a
08:58
Entzun

Gizonezkoen Espainiako waterpolo selekzioak 8-12 irabazi die AEBei final-laurdenetan, eta, taldearen zutarrietako bat izaki, Alberto Munarriz euskal herritarra erabakigarria izan da. Minutu gehien jokatu dituen uretako jokalaria izan da —28 minutu jokatu ditu. Lau laurden jokatzen dira, eta bakoitzak zortzi minutuko iraupena du—, eta bi gol sartu ditu, biak penaltiz. Finalerdiak ostiralean jokatuko ditu Espainiak 12:50ean, eta Serbia izango du aurkari: 6-10 irabazi dio Italiari.

Irabazita aurreikuspenak bete ditu David Martinek entrenatutako selekzioak, baina kosta egin zaio; batez ere aurreneko zatian. Lehen laurdena berdinduta bukatu da (3-3), baita bigarrena ere (6-6). AEBak aurretik joan dira markagailuan —4-3 eta 6-5— baina ez dira aldea handitzeko gai izan.

Eta bigarren zatian —hirugarren eta laugarren laurdenetan—, Espainiak 2-6ko partzial bat lortu du, eta horri esker poltsikoratu ahal izan du finalerdietarako txartela. Lehiaketa hasi aurretik ere dominen lehian egoteko faboritoetako bat zen, Europako eta munduko txapeldunordea delako. Oraingoz lehiaketa bikaina jokatzen ari da, ligaxkakako bost partidak ere irabazi baitzituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.