WATERPOLOA

Munarrizek final-laurdenak jokatuko ditu

Espainiako selekzioak 8-4 irabazi dio gaur Kroaziari, eta AEBak izango ditu aurkari kanporaketan.

Munarriz uztail hasieran, Benu Kopan Kroaziaren aurka jokatutako partidan. TAMAS KOVACS / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 2a
10:13
Entzun

Espainiako gizonezkoen waterpolo selekzioa jaun eta jabe izan da B multzoko ligaxkan, jokatutako bost partidak irabazita; azkenekoa, gaur, Kroaziari (8-4). Eta selekzio horren zutarrietako bat da Alberto Munarriz euskal herritarra. Gaurko partidan Espainiako selekzioarekin minutu gehien jokatu dituen jokalaria izan da —23 minutu—, eta gol bat sartu du. Final-laurdenak asteazkenean jokatuko dituzte, eta Espainiak AEBak izango ditu aurkari.

Gaurko partidako lehen bi laurdenak estuak izan dira (2-1 eta 3-1), baina Espainia une oro joan da aurretik. Hirugarren laurdenean hautsi du partida (7-3), eta ia erabakita utzi. Dominarako bi hautagai sendoren arteko lehia izan da gaurkoa, kontuan hartuta 2019ko Munduko Txapelketan Espainia bigarren izan zela, eta Kroazia hirugarren.

Asteazkeneko partidarako faboritoa Espainia da. AEBek ozta-ozta lortu dute sailkapena, bi partida irabazita eta hiru galduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.