Munduko Pala Txapelketako finala jokatuko dute Fustok eta Lujanek, gaur

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Pablo Fusto argentinarrak eta Vladimir Lujan kubatarrak Munduko Pala Txapelketako finala jokatuko dute, gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, 17:30ean. Hirugarren finala izango da Fustorentzat, eta bigarrena Lujanentzat. Txapelketan biek egin dituzten ibilbideak ikusita, argentinarra da titulua bigarrenez irabazteko faborito nagusia.

Txapelketako lehen fasean estu ibili arren, finalerdietako ligaxka bikaina osatu du Fustok. Jokatutako hiru partidak irabaziditu. Gaurko aurkariaren kontra ere aritu da ligaxka horretan. 3-1 (10-3; 8-10; 7-10; 9-10) irabazi dio kubatarrari. Lujanek ere txapelketa txukuna egin du. Lehen fasean Garcia eta Imanoli irabazi die 3-1 eta 3-2, hurrenez hurren. Finalerdietan, berriz, Urkijo eta Ibargarairi, 3-2 eta 3-0. Jokatutako hiru partidetatik bi irabazi izanak finalera sartzeko aukera eman dio bigarrenez.

2007an jokatu zuen kubatarrak banakako txapelketako bere lehen finala, baina galdu egin zuen 35-29 Imanol IbaƱezen aurka. Orduko arantza atera nahiko du gaur, ziur. Parean 2009an txapela irabazi zuena aurkituko du. Hirugarren finala izango da Fustorentzat gaurkoa. 2008an jokatu zuen lehena Esteban Gaubekaren aurka, baina urtebete geroago jantzi zuen txapela Gaubekari berari 35-20 irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.