Nacer Bouhanni frantziarrak irabazi du Getxoko Zirkuitua

Julen Etxeberria.
Donostia
2015eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Esprintean erabaki zen atzo Getxoko 70. Zirkuituaren irabazlea. Ezusteko gutxi izan zen, eta proban izena eman zuen esprinter onenak irabazi zuen: Nacer Bouhanni frantziarrak (Cofidis). Bouhannik Juan Jose Lobato (Movistar) eta Carlos Barbero (Caja Rural) espainiarrei aurre hartu zien azken metroetan. Bi segundora helmugaratu zen tropel nagusia, eta hor, Enrique Sanz iruindarra (Movistar) izan zen lehen euskal txirrindularia, lasterketako seigarren postuan. Beste bi euskal herritar sailkatu ziren lehen hamarren artean: bederatzigarren izan zen Egoitz Garcia atxondarra (Murias) eta hamargarren Amets Txurruka etxebarritarra (Caja Rural).

Bouhannik bereganatu zuen arreta osoa etapa amaieran. Etapan zehar, ordea, hiru txirrindulari nabarmendu ziren: Imanol Estevez gasteiztarra (Murias), Pablo Torres galiziarra (Burgos) eta Lluis Mas balearra (Caja Rural). Hirukote horrek ia lasterketa osoa egin zuen ihesean, eta bi minuturen aldea lortu zuen, baina tropelak harrapatu egin zuen helmugarako lauzpabost kilometro falta zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.