Futbola

Nacho Monrealek futbola utziko du

«Garai bat bukatu da. Beste bat hasi. Zoriontsu naiz», azaldu du futbolari nafarrak sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Hamasei urte egin ditu futbol profesionalean; Osasunan eta Realean horietako hainbat.

Nacho Monreal jokalaria, 2021eko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 16a
12:38
Entzun

Erretiroa iragarri du Nacho Monrealek. Futbol profesionala uztekoa dela jakinarazi du, 36 urterekin. Sare sozialetan egindako argitalpen baten bidez eman die berria zaleei, bide batez iradokita alderdi fisikoak ikusteko aski handia izan duela erabakian. «Belaunak mezu bat helarazi dit, ozen eta argi: 'Ezin dut gehiago'. Harekin haserretuko naiz? Ez! Aditu dut, onartu dut, eta eskerrak eman dizkiot guztiagatik», idatzi du Instagramen.

Nacho Monrealek hamasei urte egin ditu futbolari profesional gisan, eta zenbait taldetan aritu da ibilbide horretan, Euskal Herrian zein atzerrian. Hain zuzen ere, eskerrak eman dizkie talde horiei guztiei: «Eskerrik asko, Osasuna, RFEF, Malaga, Arsenal eta Reala, zuenean aritzeko aukera emateagatik. A zer urte onak...». Halaber, nafarrak nabarmendu du pozik dagoela, «zoriontsu». «Ongi sentitzen naiz. Berriz diot. Ongi sentitzen naiz. Eta horrek lasaitu egiten nau».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.