Ner Groupek eta federazioek 400.000 euroko babes akordioa sinatu dute

Imanol Magro Eizmendi.
2016ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Euskadiko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako pilota federazioek «asmo handiko» akordio bat sinatu dute Ner Group enpresa elkartearekin —zenbait sektoretako 21 enpresa dira—. Egitasmoak pilota harrobitik bultzatzea du helburu. «Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik», zehaztu zuen Patxi Jauregi Euskadiko Federazioko presidenteak atzo, hitzarmenaren aurkezpen ekitaldian. Ner Groupek, berriz, 400.000 euro jarri, eta 25 laguneko boluntario taldea dinamizatuko du. Akordioa hiru urterako da.

Euskadiko pilota federazioek akordio horrekin pilota berriz ere «erreferente» bilakatzea nahi dute. Kirol eskaintza oso zabala da egun, eta Hego Euskal Herrian 3.000 pilotari federatu daude. Egitasmo horrekin, eta erakunde publikoekin elkarlanean, pilota ikastetxeetara eraman nahi dute, mutil eta neskengana. Era berean, eskuaz gain, erreminta modalitateak ere proba ditzaten nahi dute. Lanak bi ardatz izan ditu: batetik, pilotaren inguruko gizarte sentsibilizazioa eta elkartasuna zabaltzea, eta, bestetik, planifikazioa lau federazioetako zuzendari teknikoek gidatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.