Ihesaldiak arrakasta izateko etapa aproposa zen Espainiako Itzuliko zortzigarrena: Valls eta Igualada artekoa, eta hala gertatu da. 21 txirrindulari iritsi da helmugara aurretik, eta haien artean jokatutako esprintean Nikias Arndt (Sunweb) izan da bizkorrena, atzetik gogor iritsita. Alex Aranburu (Caja Rural) izan da esprintean lehenik abiatu dena, baina indarrik gabe geratu eta Arndetk aurre hartu dio. Bigarren izan da Debako txirrindularia.Tropela 9'23ra iritsi da, eta hala aldaketa izan da sailkapen nagusian. Cofidiseko Nicolas Edet jarri da lider. 2.21eko errenta du Dylan Teunsekiko (Bahrain) eta 3'01 Miguel Angel Lopezekiko (Astana).
Euria egin du etapan zehar, eta tropelaren zein iheslarien jarduna baldintzatu du une batzuetan, batez ere azken kilometroetan. Azken mendatera bost minutuko abantailarekin iritsi dira ihes egindako tropeltxoa. Hortik aurrera eraso ahaleginak izan dira). Ruben Guerreirok (Katuxa), Aranburuk Martijn Tusveldek (Sunweb) eta Fernando Barcelok (Euskadi Murias) izan dira azken kilometroetara aurretik iritsi direnak. Tusveld erori egin da biribilgune batean, atzekoek harrapatu egin dituzte, eta azkenean esprintean erabaki da etapa.