La Panderan ia denok espero genuena gertatu zen: Herasen erasoa eta Nozalek minutu inguru galtzea. Nik suzko Heras espero nuen eta ikusi, baina Heras ez da aurreko urteetako igotzailea. Sasoian dagoela, munduko igotzaile onena da Heras, eta errespetu osoz diot, Valverdek atzetik etorri eta aurreratu egin bazuen, Heras bete-betean ez dagoen seinale. Valverde ondo ari da, baina Herasek askoz gehiago igotzen du. Perdiguero ere minutu eskasera helmugaratu zen, eta Nozal 1,15era, normalena bi minutu galtzea bazen ere,
Sufritzen ikusi genuen Nozal, baina Serranok eta Igorrek [Galdeano] lan bikaina egin zuten eroso eramateko gorantz. Posible dela Nozalek ahulaldiren bat edukitzea? Bai, beste askok bezala. Baina mendate hasieran jasan beharko luke krisia Vuelta galtzeko eta krisi hori norbaitek behartu beharko luke. Nork behartuko du? Herasek ez du behetik joko. La Panderan, Nozalek zuen atzerapena minutu inguruan egonkortu zenean, Heras etapan pentsatzen hasi zela esango nuke, Cardenas zaintzen jardun baitzuen.
Talde erasoak ikustea ere zaila izango da. Banestok bakarrik egin dezake apustu hori, baina sailkapenean podiuma oso zaila dute. US Postalek Beltran bakarrik du eta La Panderan, erritmoa jarri bazuen ere, ez zuen tropela txikitu. Nik uste eraso asko egongo direla etapa bilatzeko eta Kelme denak lotzen saiatuko dela Valverde edo Sevillarekin etapa irabazteko. Ez dut uste sailkapen nagusian aladaketa handiak egongo direnik.>
Nork erasoko dio Nozali behe-behetik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu