Nou Camp ez da leku aproposa suspertzeko

Talde txuri-urdinak galdu egin ditu Bartzelonaren zelaian jokatu dituen azken hamabost partidak

Donostia
2013ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Reala bere bidea zuzendu beharrean dago. Gaur, ordea, oztopo handia izango du helburu horretan, Bartzelona ahaltsuaren zelaian jokatuko baitu. Ez da toki aproposa susperraldia hasteko, astindua jasotzeko arrisku handia baitago. Estatistikek, gainera, ez dute baikor egoteko motiborik ematen: txuri-urdinek han jokatutako azken hamabost partidak galdu egin dituzte. Hala ere, Jagoba Arrasatek partida ez du galdutzat ematen. Aukera ikusten du emaitza ona lortzeko, betiere «benetako mailara» iritsiz gero.

Mikel Gonzalez, Carlos Martinez eta Zurutuza Donostian geratu dira. Hamaikakoari dagokionez, baliteke Griezmannek eta Seferovicek Vela eta Agirretxeren ordez jokatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.