Odriozolak 2022ra arte berritu du kontratua Realarekin

Imanol Magro Eizmendi.
2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Alvaro Odriozolak eta Realak akordio bat lortu dute eskuin hegalekoaren kontratua 2022ra arte luzatzeko. Aspaldi zabaldu zen zurrumurrua, baina taldeak eta jokalariak atzo baieztatu zuten. Aurreko kontratua 2018ko udan amaitzen zen, eta, horrenbestez, lau urtez luzatu dute. Realak ez zuen etete klausularen berri eman, baina aurrekoa 30 milioi eurokoa zen, eta handitu egin du. Hainbat iturriren arabera, 50 milioikoa da. Jokalaria oso pozik agertu zen taldearen webgunean eginiko adierazpenetan: «Bi urte nituenetik Realeko bazkide naiz; hau albiste oso berezia da niretzat». Odriozolak aurreko sasoian egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, eta hamabost partida jokatu ditu, maila oso onean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.