Oiartzunek astindu latza jaso du Bartzelonaren zelaian (13-0)

Julen Etxeberria.
2017ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Ahazteko modukoa. Halaxe izan zen atzo Oiartzunek Bartzelonaren zelaian jokatu beharreko partida. 13-0 galdu zuten gipuzkoarrek Espainiako Lehen Mailako liderraren aurka. Emaitza zelaiangertatutakoaren isla da: Bartzelonak hankapean ibili zuen une oro Oiartzun.

20. minutua betetzerako erabakita zegoen partida, 3-0 baitzen aurretik etxeko taldea. Hala ere, indarrean jarraitu zuen neurketa amaitu arte. Atsedenaldian jada 7-0 zen markagailua, eta bigarren zatian beste sei sartu zituen Bartzelonak. Jenni Hermoso izan zen neurketako izarra, aurrelariak sei gol sartu baitzituen.

Oiartzunek azkar ahaztu behar du atzoko porrota, azkeneko hiru jardunaldietan mailari eusteko lehian ariko baita. Hasteko, oso partida garrantzitsua eta berezia du igande honetan, etxean, Realaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.