Oihana Fernandez de Barrena da Euskal Herriko Aizkora txapeldun berria. Atzo jokatu zuten finala —zortzigarren ekitaldia izan da aurtengoa—, Berriozarren (Nafarroa), eta Fernandez de Barrena eta Nerea Arrutik lehia estua izan zuten lehen enborretik, eta soilik ehunen baten aldeagatik gailendu zen txapelduna.
Sei enborrak ebakitzeko 19 minutu eta erdi behar izan zituen Fernandez de Barrenak. Hala, estreinako aldiz jantzi zuen Euskal Herriko txapela. Hiru txapelekin jarraituko du Arrutik, eta lau ditu Nerea Sorondok.