Txirrindulariztza

Orduaren marka txikitu du Campenaertsek

55.089 kilometro egin ditu, Wigginssen marka kilometro erdian hobetuz

Victor Campenaerts, ahalegin betean. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 16a
19:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Victor Campenaertsek (Lotto-Sousal) mugarri bat ezarri du txirrindularitzaren historia. Orduaren marka berria ezarri du Aguascalientesko (Mexiko) belodromoan: 55,089 kilometro. Alde handiz hobetu du aurreko marka, Bradley Wigginsek 2015ean lorturiko (54.526 km).

Hilabete luzeko prestaketak esperotako fruitua eman du, eta flandriarrak erronka hasieratik hobetu ditu Wigginsen markak. 30 kilometroak, esaterako, Wigginsek baino hemezortzi segundo gutxiagoan egin ditu- 40. kilometroan hamasei segundo hobeto zihoan, eta 50. enean, minutu erdi. Amaiera alde hori mantendu du, hogeita hamar segundo falta zitzaizkiola berdindu baitu Wigginsen marka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.