Oriamendik kontratua ez dio berritu Julen San Migueli, «konfiantza faltagatik»
ERREMONTEA. Aspaldi zegoen soka tenka, eta, azkenean, puskatu egin da. Oriamendi enpresak kontratua ez dio berritu Julen San Migueli. Banakako txapeldun eta binakako txapeldunordeari abenduaren 31n amaitzen zitzaion kontratua, eta enpresak hitzarmen hori ez berritzea erabaki du, Doneztebeko atzelariak zenbaitetan erakutsitako jarrerak harengan «konfiantza galtzea» ekarri baitu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu