Osasunak 86 milioi euroren aurrekontua onartu du, inoizko handiena

Baluarten egin den batzarrean, bazkideek oniritzia eman diote Luis Sabalzak gidatutako zuzendaritza taldearen proposamenari.

Sadarreko harmaila, Getaferen aurkako partidan, hilaren 16an. Jagoba Manterola / FOKU
Osasunako zuzendaritza taldeko kideak, gaur, Baluarten. Zutik, Luis Sabalza. JESUS DIGES / EFE
2025eko azaroaren 23a
18:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kirol arloan fin dabil Osasuna azken urteetan, eta baita ekonomiaren alorrean ere. Iruñeko klubaren bazkideek batzar orokorra egin dute gaur Baluarte jauregian, eta oniritzia eman diote zuzendaritza taldeak 2025-2026ko denboraldirako proposatutako aurrekontuari. Inoizko handiena izango da, 86 milioi eurokoa.

Lehen aldiz, online parte hartu ahal izan dute bazkideek, eta 156 izan dira aukera baliatu dutenak, lau bazkidetik bat. Botoa 432 lagunek eman dute: 279 izan dira baiezkoak, 97 ezezkoak, 54 zuriak eta bi baliogabeak.

Luis Sabalza presidenteak harro hitz egin du: «Osasunak zazpi denboraldi bikain egin ditu, kirol arloko kudeaketa bikainari esker. Hori ukaezina dela uste dut. Dena den, apalak izan behar dugu, eta ez dugu ahaztu behar nondik gatozen».

Iazko aurrekontua ere onartu dute gaur —aldeko 289 boto zenbati dituzte, aurkako 79, 51 zuri eta hamar baliogabe—; bi milioi euroren irabaziak izan zituen Osasunak iaz, eta Sabalzak gehitu du klubak 31,6 milioi euro ordaindu zituela zergetan, gehienak Nafarroako Foru Ogasunari. Azken hamar urteetan 210 milioi ordaindu ditu denera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.