Osasunako jokalari bat ikertzen ari dira, irain arrazistengatik
FUTBOLA. Osasunak ikerketa bat abiatu du Patricia Zugasti jokalariak Oviedo taldeko jokalari baten kontra irain arrazistak egin zituen argitzeko. Espainiako taldeak hori salatu du. Ikerketa amaitu bitarte, jokalaria ez da taldearekin entrenatuko. Jokalariak gertutakoa aitortu du, baina adierazi du aurkariarekin argitu zuela gertatutakoa, eta barkamena eskatu ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu