Pablo Carrera Rio de Janeirorako sailkatu da
OLINPIAR TIROA. Pablo Carrera tiratzaile bilbotarra bosgarren izan da Gabalan (Azerbaijan), Munduko Kopan, eta horri esker, datorren urteko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da. Carrera bigarrenez jarraian lehiatuko da Olinpiar Joko batzuetan, 2012an, Londresen ere izan baitzen. Olinpiar diploma eskuratu zuen airezko pistolako 10 metrokoan: seigarren izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu