Partidarik galdu gabe jarraitzen du Kroaziak Austriako txapelketan

Europako Eskubaloi Txapelketako bigarren fasea hasi da, eta gaurko saioaren ostean hasiko dira finalerdiak zehazten

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Lehen fasean lokartuta aritu diren batzuk esnatu egin dira bigarrenean, eta lehenengoan ongi aritu direnek ongi jarraitzen dute bigarrenean. Igandean hasi zen bigarren fasea, eta atzo jokatu zen bigarren saioa. Atzokotik nabarmentzekoa zera: Kroaziak berdindu egin zuela, baina partidarik galdu gabe jarraitzen duela, eta Danimarka iratzarri dela.

Bigarren fasera partida guztiak irabazita sailkatu den talde bakarra da Kroazia, eta partidarik galdu gabe jarraitzen duen bakarra da oraindik. Atzo, Islandiaren kontra berdindu zuen (26-26). Multzoko lehen postuan jarraitzen du Kroaziak (5 puntu), bigarren dago Islandia (4) eta hirugarren Norvegia (4). Norvegiak Austriari irabazi zion atzo (30-27), eta Danimarka egungo Europako txapeldunak Errusiari (28-34). Lau puntu ditu Danimarkak ere.

Beste multzoan, Polonia jarri zen igandean lehenengo, Espainiari irabazita (32-26). Gaur bi multzoetan jokatuko dira partidak, eta horietako asko erabakigarriak izango dira finalerdiak zehaztuta uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.