Patxi Frances Irastorza Orioko traineruaren entrenatzailea izan da azken lau urteetan, baina arraun taldeko zuzendaritzak iragarri du ez dela Orioko entrenatzaile izango datorren denboralditik aurrera: aurtengoa amaitzearekin batera utziko dio entrenatzaile izateari. Hortaz, Euskotren ligako azken bi estropadak, eta Kontxako sailkatze estropada eta estropada bera geratzen zaizkio jokatzeko, gauzak ondo bidean.
Ohar batean jakinarazi du arraun elkarteko zuzendaritzak. Eskerrak eman dizkiote Francesi entrenatzaile aritutako urteengatik, eta zoriondu egin dute lortutako garaipenengatik. Entrenatzaile izan den lau urteetan 2022ko Kontxako bandera eta Euskotren ligako garaikurra irabazi zituen, baita hainbat bandera ere. Azpimarratu dute arraunlari izan zela Orion, entrenatzaile ondoren, eta onena opa diotela aurrerantzean dituen kirol proiektuetan. «Beti izango zara Orio AEko kide», adierazi dute amaieran.