Zurrumurrua bazebilen, eta baieztatu da. Pellegrino Matarazzo da Realeko teknikari berria (New Jersey, AEBak, 1977). Hala baieztatu du gaur talde txuri-urdinak. 2027 arteko kontratua sinatu du. Gabonetako oporrak igarota hasiko da entrenatzen. Bihar Realaren bigarren taldeak Ceutaren aurka jokatuko duen partida ikusten ariko da Anoetan, eta astelehenean aurkeztuko duteÂ
AEBetan jaio zen, baina Alemanian egin du ibilbide guztia, bai entrenatzaile moduan, bai jokalari moduan. AEBetan, Italian eta Alemanian jokatu zuen, baina batez ere teknikari gisa egin du ibilbidea. Ausburgo entrenatu ostean, Sttutgartera joan zen. Orduan Bigarren Mailan zegoen, eta lehenengora igotzea lortu zuen. 2019an izan zen hori. Lau denboraldi egin zituen bertan. Emaitza txarren ondorioz kendu zuten kargutik.
Ondoren, Hoffenheimek fitxatu zuen. Hor ere, haren ibilbideak goitik behera egin zuen. 2022-2023ko denboraldian aise lortu zuen taldeak mailari eustea, eta hurrengoan Europa ligarako sailkatu zuen, zazpigarren amaitu baitzuen ligan. Baina ondoren behera egin zuten taldearen jokoak eta emaitzek, eta iazko azaroan kargutik kendu zuten.Â
Julian Nagelsmannen alboan—Alemaniako egungo hautatzailearen alboan— hazitako entrenatzailea da. Joko bizia eta zuzena du gustuko, eta haren taldeek kontraerasoan jokatu ohi dute. Hiru edo bost atzelarirekin aritzen da, atzeko hegalekoek luze jokatzen baitute. Â