BELA

Peponnet bigarren izan da azken lasterketan

Jeremie Mionekin batera, indartsu bukatu du eguna. Lau lasterketa falta dira kanporaketa amaitzeko, eta zortzigarren dira sailkapenean.

Peponnet eta Mion, gaurko estropadan.
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 30a
09:35
Entzun

Atzo egindako lanak hobetu dituzte gaur Kevin Peponnet donibandarrak eta Jeremie Mionek belako 470 diziplinan. Bi lasterketa jokatu dituzte (lehiaketako bosgarrena eta seigarrena), eta, aurrenekoan hamabigarren tokian sailkatu baldin badira (hemeretzi ontzi ari dira lehiatzen), bigarrengoan estropada ederra osatu dute, eta bigarren sailkatu. Kanporaketako sei estropada jokatu eta gero, zortzigarren dira sailkapen nagusian.

Lau estropada falta dira kanporaketa bukatzeko: igandean jokatu dituzte bi, eta astelehenean beste bi, bederatzigarrena eta hamargarrena. Lehen hamar sailkatuak pasatuko dira finalerako. Asteazkenean izango da, abuztuaren 4an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.