Txirrindularitza

Pogacarrek bere nagusitasuna erakutsi du hasieratik, eta Vueltako lehen etapa irabazi du

Esloveniarra izan da azkarrena bederatzi kilometroko banakako erlojupekoan, Monakon. Bederatzi ehunen besterik ez dio atera Ethan Hayterri. Vuelta irabazteko aurkariei, ordea, dezenteko aldea kendu die.

TADEJ POGACAR. JAVIER LIZON / EFE
Tadej Pogacar, helmugara iritsi eta denbora onena egitear. JAVIER LIZON / EFE
Julen Etxeberria.
2026ko abuztuaren 22a
20:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tadej Pogacarrek (UAE) ezin hobeto ekin dio Espainiako Vuelta irabazi eta hiru itzuli handiak eskuratu dituen bederatzigarren txirrindularia izateko erronkari. Txirrindulari esloveniarrak lehen etapa irabazi du gaur, bederatzi kilometroko banakako erlojupekoa, Monakon. Garaipen horri esker, liderraren maillot gorria jantzi du.

Pogacar gutxigatik nagusitu da, bederatzi ehunenengatik hartu baitio aurrea Ethan Hayterri (Soudal). Joshua Tarling (Ineos) sailkatu da hirugarren, lau segundora.

Nolanahi ere, esloveniarrak oso kontuan hartzeko aldeak atera dizkie aurkari nagusiei: 22 segundo Primoz Roglici (Red Bull), 28 Tobias Johannessini (Uno-X), 29 Mattias Skjelmoseri (Lidl), 33 Enric Masi (Movistar) eta Richard Carapazi (Education First), 45 Sepp Kussi (Visma) eta 46 Felix Galli (Decathlon), besteak beste.

Xabier Mikel Azparren (Q36.5) aritu da ondoen euskal ziklisten artean, 29 segundora. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA