Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa
Portugalek garaipena behar du sailkatzeko; Herbehereek, berriz, miraria
Portugal eta Herbehereak egoera oso ezberdinean iritsi dira multzoko azken partidara. Portugal bigarren sailkatua da hiru punturekin, eta Danimarkak egiten duen emaitza berdintzearekin aski du, betiere daniarrek Alemaniari astindu handia ematen ez badiote. Zaila dirudi; beraz, ziur asko garaipenarekin aski izango du. Herbereheek, berriz, azken postuan eta punturik gabe, oso zail dute final-laurdenetarako sailkatzea. Portugali bi golen baino gehiagoren aldearekin irabaztea eta Danimarkak galtzea behar dute Eurokopari agur ez esateko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu