Portugaletek irabazten jarraitu nahi du etxean
KAE 1 ligako bigarren estropada jokatuko dute gaur (16:30), eta etxekoek lehen postua sendotzea dute helburu
Egun handia izango da gaur Portugaleten (Bizkaia). Herriko traineruak ederki ekin zion joan zen astean KAE 1 ligari, El Rasilloko bandera irabaziz, eta bigarren estropada zaleen aurrean daukate gaur. Herria horiz jantziko da arraunlariei laguntza emateko. Joan zen igandeko lana egiten badute, poza lehertuko da berriz ere.Etxekoak dira faboritoak, baina ohorezko txandan ez dituzte aurkari makalak izango. Zierbenak erakutsi zuen igandean indartsu dagoela, eta asko gerturatu zitzaion Portugaleteri. Lekittarrak estu hartu zuen Santurtzi, hirugarren sailkatua. Azkenik, Santurtzik igandeko lana hobetu nahiko du. Lehen txandan, Arkote, Getxo, Santoña eta Deustu lehiatuko dira, eta bigarrenean, Orio B, Donostiarra, Zarautz eta Hondarribia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu