Inork gutxik ikusten du Portugalete KAE 1 ligan datorren denboraldian. San Miguel ligan egongo dela oso zabalduta dago arraun munduan. Bere ligan nagusitasunez ari da, eta horregatik da igotzeko hautagai. Igandean, Hondarribian, irabazi egin zuen, larunbatean bezala, eta banderak pilatuz segitzen du. Bi estropada baino ez dira gelditzen liga amaitzeko, eta dagoeneko igotzeko kanporaketara begira egiten ariko da prestakuntza. Kanporaketan Zierbenak ere jardungo du, bigarren postua sendotu baitu.
KAE 2 ligan, igandean, Getariak irabazi zuen Colindresen (Espainia), Busturialdearen aurretik. Emakumezkoetan, Hondarribian, Getaria-Tolosa nagusitu zitzaion Zumaiari Gipuzkoako ligako estropadan; bi segundoko alde txikia baino ez zen egon.
Portugaleteri txiki geratu zaio KAE 1 liga
Igandean irabazi egin zuen Hondarribian, eta asteburu biribila osatu du igotzeko kanporaketara begira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu