Prest dago Promozio Mailako buruz burukoa

2023ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Larunbatean hasiko da Promozio Mailako buruz burukoa, Labriten, eta toki berean amaituko da, maiatzaren 25ean. Joanes Bakaikoak eta Iraitz Zubizarretak jokatuko dute lehen partida. Julen Egiguren eta Hodei Exposito ariko dira haiekin batera A multzoan, eta Javier Zabala, Iker Salaberria, Asier Agirre eta Iker Larrazabal B multzoan. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuak ariko dira finalerdietan: A-ko lehena, B-ko bigarrenaren aurka, eta B-ko lehena, A-ko bigarrenaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.