Quintana ez da ariko Itzulian; buru izango da Landa

Nairo Quintana. L. EDUARDO NORIEGA / EFE.
2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZA. Nairo Quintana ez da izango astelehenean, Zumarragan (Gipuzkoa), Euskal Herriko Itzuliaren irteeran. Movistar taldeak atzo eman zuen Itzulian ariko den taldearen berri, eta zerrendan ez dago txirrindulari kolonbiarra, 2013ko ekitaldiko irabazlea. Mikel Landa izango da taldeburu bakarra, eta harekin batera ariko dira Ruben Fernandez, Jose Joaquin Rojas, Andrei Amador, Winner Anacona, Carlos Verona eta Antonio Pedrero. Landak erakutsi berri du erabat osatu zaiola lepauztaiaren haustura. Joan den astean, mendiko etapa bat irabazi zuen Italian, Coppi eta Bartali Astean.

Movistarrek eta Itzulian lehiatuko diren beste hainbat taldek Miguel Indurain Sari Nagusian parte hartuko dute gaur. Movistar, Caja Rural, Euskadi-Murias eta Euskadi fundazioa izango dira euskal ordezkariak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA