Rahm PGA txapelketan ariko da gaur, sasoiko bigarren Grand Slam torneoan
GOLFA. Gaurtik igandera jokatuko dute Tulsan (AEB) PGA txapelketa, sasoiko bigarren Grand Slam torneoa. Han ariko da Jon Rahm. Rahm sasoi betean dago, eta duela bi aste hala erakutsi zuen, Mexikoko Irekian nagusituta. Ia urtebete egin du irabazi gabe. Duela lau urte lortu zuen emaitzarik onena PGA txapelketan: laugarren izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu