Realak bosgarren garaipena lortu du Ligan

2-5 garaitu zaio Malagari. Take Kubok, Orri Oskarssonek eta Gonzalo Guedesek gol bana sartu dituzte, eta Mikel Oiartzabalek beste biak

(ID_16548222) ESPAÑA FÚTBOL LALIGA EA SPORTS
Take Kubo japoniarrak egin zuen Realaren lehenengo gola. Jorge Zapata / EFE
2026ko urriaren 19a
08:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Ligan bosgarren garaipena lortu du bart Realak. Malagako zelaitik puntu guztiak ekarri dute donostiarrek, 2-5 gailenduta. Take Kubok eta Orri Oskarssonek sartu dituzte lehen bi golak. Hurrengo biak Mikel Oiartzabalek sinatu ditu, eta, azkena, Gonzalo Guedesek. Malaga erreakzionatzen saiatu da, baina ezinean aritu da askoz gehiago izan den talde txuri-urdinaren aurka.

Hasieratik igarri zen nagusitasun hori atzo gauean. Lehenengo minutuetan elkarri neurria hartzen aritu ziren donostiarrak eta espainiarrak. Baina lehenengo erasoaldian atea zulatzea lortu zuen Realak. Kubok area handiko ertz batetik jaurtitako baloia ateko eskuadratik sartu zen.

Reala, orduan, abantaila defendatzeari ekin zion, eta horrek Malaga jarri zuen erasoan. Berdinketa boten puntan eduki zuen Malagak: Adrian Niñok jaurtitako baloi pozoitsua azken unean kornerrera desbideratu zuen Alex Remiro realaren atezainak.

Baina Oskarssonek bigarren aukera izan zuen, eta ez zuen barkatu. Bigarren goleko abantailarekin joan zen Reala atsedenaldira.

Baina itzuli eta berehala, 54 minutuan, Niñok ez zuen hutsik egin, eta Malagaren lehen gola igo zen markagailura.

Halere, txuri-urdinak nagusi izaten jarraitu zuten, eta Oiartzabalek behetik sartu zuen hirugarrena.

Malaga berpiztuko ote zen itxaropen izpi bat sortu zen, Pablo Martinezek boleaz sartu zuenean espainiarren bigarrena. 

Baina Oiartzabalek bere aurreko goleko jokaldia klonatu egin zuen, eta Realaren laugarrena egin zuen.

Eta, amaitzeko, Oskarssonen burukada batez baliatu zen Guedes partida erabakita uzteko.

«Erasora bikain jokatu dugu, eta aukerak izan ditugu gol gehiago sartzeko», esan zuen partidaren amaieran Pellegrino Matarazzo Realaren entrenatzaileak.

«Primerako partida egin dugu», gaineratu zuen Oiartzabalek, eta nabarmendu zuen erasoan eginiko jokoa. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA