Realak eta Athleticek erabakiko dute Kopako finala atzeratu edo ez, hura ateak irekita jokatu ezin bada

Kopako finala maiatzaren 31n jokatzea proposatu diete taldeei. Espainiako Ligako datozen bi jardunaldiak ateak itxita jokatuko dira, Espainiako Gobernuak adierazi duenez. Eibar-Reala ere ateak itxita jokatu da gaur.

Athleticen eta Eibarren arteko joaneko partidako argazki bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
ainara arratibel gascon
2020ko martxoaren 10a
12:01
Entzun

Koronabirusa ez zabaltzeko neurrien artean beste bat hartu du Espainiako Gobernuak. Futboleko Lehen eta Bigarren Mailako partidak ateak itxita jokatuko dira hurrengo bi jardunaldietan. Erabakiaren berri badute jada Espainiako Futbol Federazioak eta Futbol Liga profesionalak, eta Ministroen Kontseiluaren ostean egingo dute ofizial. Hauek dira euskal taldeek jokatuko dituzten partidak:

28. jardunaldia
Real Madril - Eibar
Espanyol - Alaves
Reala - Osasuna
Athletic - Atletico Madril

29. jardunaldia
Osasuna -
Atletico Madril
Alaves - Reala
Eibar
- Athletic

Gaur Zaldibarko zabortegiaren ezbeharraren ondorioz atzeratutako partida jokatu dute, Ipuruan, Eibarren eta Realaren artean, hori ere ateak itxita.

Bide batez, Espainiako Futbol Federazioak komunikatu baten bidez adierazi du Athleticen eta Realaren esku utziko duela gizonezkoen Espainiako Kopako finala atzeratzeko erabakia, hura ateak irekita jokatu ezin bada. Bihar bilduko dira bi taldeak eta federazioa, gaiaz hitz egiteko. Taldeek hala nahiko balute, erabakia maiatzaren 25ean berretsiko luke federazioak. Realeko iturrien arabera, partida maiatzaren 31n jokatzea proposatu diete taldeei. Neurri bera hartuko da emakumeen Kopako finalarekin ere.

Maiatzaren 31 igandea da, eta bezperan jokatzekoa da Txapeldunen Ligako finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.