Roberto Ruiz Arabako atleta ezagun izandakoa hilik aurkitu dute errepidean

2017ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATLETISMOA. Igande beltza izan da euskal atletismoarentzat. Herenegun hil zen Roberto Ruiz Arabako atleta ezagun izandakoa, 48 urte zituela. Pertsona batek aurkitu zuen Ruiz, kontzientzia galduta, Navaridasen (Araba), errepidean botata, bizikleta ondoan zuela. Anbulantzia bat bertaratu zen, baina ezin izan zuten suspertu. Ertzaintzak ikerketa hasi du. Euskadiko txapeldun izandakoa zen Roberto Ruiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.