Sabastian Sawe, maratoia bi orduan baino gutxiagoan amaitu duen lehen korrikalaria

Kenyakoak munduko errekorra hautsi du Londresko maratoian: ordu bat, 59 minutu eta 30 segundoan egin ditu 42,195 kilometroak.

Sabastian Sawe, helmugara heldu berritan, gaur, Londresen. NEIL HALL / EFE
Sabastian Sawe, helmugara heldu berritan, gaur, Londresen. NEIL HALL / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko apirilaren 26a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maratoi bat bi orduan baino gutxiagoan amaitu duen lehen gizakia bilakatu da gaur Sabastian Sawe. 31 urteko kenyarrak munduko errekorra hautsi du Londresko Maratoian, 42,195 kilometroak ordubete, 59 minutu eta 30 segundoan eginda. Akituta amaitu du, eta ezin izan du balentria ospatu ere egin ia.

11 segundo geroago heldu da helmugara Yomif Kejelcha etiopiarra, eta hark ere hautsi du bi orduren langa. Are gehiago: hirugarren sailkatuak ere, Jacob Kiplimo ugandarrak, aurreko munduko errekorra hautsi du, lanak bi ordu eta 28 segundoan bukatuta. Aurreko marka 2023. urtean ezarri zuen Kelvin Kiptumek, Chicagon (AEB).

Sawek ordu bat eta 29 segundo behar izan ditu lasterketaren lehen erdia egiteko; beraz, bigarren erdia 59 minutu eta segundo batean egin du. Marka guztiak hautsi ditu, oinetan 96 gramo pisatzen duten Adidas parea jantzita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA