ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA

Sailkatzako bi hautagai sendo

Ingalaterra Kopa irabazteko moduan ere bada eta Hegoafrikak ez du gutxietsi beharko Samoa

DONOSTIA
2003ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Final-laurdenetara sartzeko bi txartelak nortzuk beregana ditzaketen argien erakusten duen multzoa da. Izan ere, Ingalaterra eta Hegoafrika beste hiruren gainetik daude. Hala ere, Samoak gauza harrigarriak egiten badaki. Uruguai eta Georgia aski berriak dira, eta lehia ukan dezakete azken postua saihesteko.



Ingalaterra: Aurten edo inoiz ez, esan du batek baino gehiagok ingelesen aukerei buruz hitz egiterakoan. Ez du Kopa inoiz irabazi, baina azkenaldian talderik indartsuenak mendean hartu ditu. Nazioartean erregularrena da, antolakuntza ikaragarria du eta jokalari apartak. Woodward entrenatzailearen eskutik asko hobetu du. «1999an baino hobeto joka dezakegu, eskarmentu handiagoa baitugu», esan du Johnson kapitainak.


Hegoafrika: Orain dela zortzi urte irabazi zuen txapela. Zail da jakiten zer egin dezaketen Springbooksek. Zortzi urtean bost entrenatzaile aldatu dituzte. Oraingoa, Rudolf Straeuli da;internazional ohia. Azken bost urteotan, hirugarren sailkatu da Hiru Nazioetako Torneoan, eta bi urteotan 80 jokalari erabili ditu. Ingalaterraren aurka 53-3 galdu zuen eta Zeelanda Berriaren aurka 52-16.


Samoa: Errugbi «dotore eta ona» egiteko asmoz daudela aipatu dute samoarrek. Multzo bihurria suertatu zaie, eta beren jokorik onena egin beharko dute txartel bat lortzekotan. Defentsa da beren arlorik aipagarriena, eta plakaje bortitzak gustuko dituzte. Izugarrizko prestakuntza fisikoaerakutsi dute beti.


Uruguai: 1999ko Mundialerako sailkatu izanak bultzada handia eman zion. Geroztik gorakada handia egin du, eta Amerika kontinenteko indartsuenetakoa da Argentinaren gibeletik. Duela lau urteko txapelketan Espainia menderatu zuen (27-15), baina galdu egin zuen Hegoafrikaren eta Eskoziaren kontra.



Georgia: Mundialeko fase erabakigarrirako sailkatu izate hutsa ere lorpena da georgiarrentzat. Neurri handi batean, Frantziako Top 16 eta D2an diharduten jokalariei dagokie sailkatu izanaren zoria. Australian diren 31jokalarietatik 20 Frantzian ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.