Samuel Sanchezek positibo eman du

2017ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. BMC taldeko txirrindulari Samuel Sanchezek positibo eman du, lehiaketatik kanpo egindako dopinaren kontrako kontrol batean, eta etzi ez da Espainiako Vueltako irteeran izango. Sanchez Nimesen (Frantzia) zegoen, Vueltan izango diren beste taldekideekin. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak UCI emandako datuen arabera, GHRP-2 hazteko hormona antzeman zioten odolean, hilaren 9an egindako kontrol batean. Kontraanalisiaren zain, behin-behinean zigortu egin du. BMCk ere taldetik baztertu du.

Euskalteleko txirrindulari ohia «oso harritua» azaldu zen positibo emateagatik. «Gaizki nago. Telefonoz eta posta elektronikoz jakinarazi didate berria, eta ezin dut sinetsi». Kontzientzia «lasai» daukala adierazi zuen, eta espero du«susto bat» izatea. «39 urte dauzkat, hemeretzi daramatzat profesionaletan eta erretiroa hartzear nago. Zertarako sartu behar nuen halako kontu batean?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.