Arratek eta Amaya San Antoniok euskal derbi bitxia jokatuko dute gaur Eibarko Ipurua kiroldegian (19:00, Teledeporte), bi taldeek liga bukaera lasaia ia-ia ziurtatuta dutelako. Gaurkoa, gainera,aurreraturiko partida da, 27. jardunaldikoa, Iruñeko taldeak larunbatean Europako Errekopako finalerdietako itzuliko partida jokatu behar duelako Parisen, Tremblayren aurka.
Bi taldeak uste baino egoera lasaiagoan iritsi dira gaurko lehiara. Azken partida irabazi ondoren, Arratek bost puntuko aldea ireki du (lau puntu eta gol aldea) jaitsiera postuekiko, eta, lau jardunaldi falta direnean, nahikoa dirudi. Hala, orain, arazo ekonomiko larriak eta jokalariekin dituzten zorrak dira, berriz ere, buruhauste handiena. San Antoniok, berriz, larunbateko partida ahazten saiatu beharko du; baina ez da erraza izango, ligako zazpigarren postua, zeharka Europarako txartela eman diezaiokeena, nahiko ziurtatuta duelako. Lehen itzuliko partida San Antoniok irabazi zuen (33-26).
San Antonio eta Arrate uste baino lasaiago ariko dira gaur, Eibarren, derbian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu