San Antoniok ez du aukerarik izan Ademarren pistan, eta 36-27 galdu du

Nafarrak ondo hasi dira, baina etxekoek 12-3ko partziala lortu dute, eta norgehiagoka bideratuta utzi

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Amaya Sport San Antoniok ezin izan zuen bigarren aldiz jarraian Asobal ligako oilarretako bat ustekabean harrapatu, eta 36-27 galdu zuen atzo Ademar Leonen pistan. Iruñeko taldeak bazuen itxaropena azken jardunaldian Ciudad Realen aurka egin bezala aurreikuspenak hankaz gora jarri eta garaipena lortzeko. Ademarrek, baina, ez zuen ezustekorako zirrikiturik utzi, eta nagusitasun osoz hartu zuen mendean San Antonio.

Nafarrak lehen bost minutuetan bakarrik izan ziren gai etxekoei aurre egiteko. Aurretik ere jarri ziren (1-3). Baina kito. Ademarrek 12-3ko partziala egin zuen eta zazpi goleko aldea lortu (13-6). Hortik aurrera eroso aritu ziren etxekoak, eta bigarren zatian alde handitu ere egin zuten, bisitarien ezina baliatuta.

San Antonioko jokalariek atzoko porrotari buelta mateko denbora gutxi izango dute, etzi joango baitira taldeko kideak Esloveniara. Larunbatean Europako Errekopako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko dute nafarrek Maribor Braniken pistan (19:00).

Finalerdien egunak, zehaztuta

Bestalde, Europako Federazioak atzo eman zuen Txapeldunen Ligako finalerdietako partiden daten berri. Itxakok apirilaren 9an jokatuko du joaneko partida, Lizarran, 19:00etan. Itzuliko partida, berriz, apirilaren 17an jokatuko da, Gyorren (Hungaria). Egun berdinetan jokatuko dituzte Larvikek eta Buducnostek beste finalerdiko partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.