San Emeterio ez da ariko bihar, hirugarrenez

Pubalgiak eragiten dion mina apaldu egin da, baina ezin izan du lan saio gogorrik egin ahal izan aste osoan

Andoni Urbistondo.
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Caja Laboral Baskoniak Fernando San Emeterio gabe jokatu beharko du hirugarrenez jarraian. Hegalekoak pubalgia mingarriak jota jarraitzen du, aste honetan min hori apaldu egin bada ere, eta Gasteiztik ikusi beharko du partida, telebistaz. San Emeteriok berak esan du ez duela egoera behartu nahi, behartuz gero lesioa larriagotu eta sasoi osorako lesio larria bilaka daitekeelako.

Dusko Ivanovic entrenatzaileak esandakoaren arabera, San Emeteriok ezin izan du lan saio oso bat egin aste osoan. «Eta baldintza horietan hobe da jokalaria etxean geratzea, osasun onak lehentasuna duelako». San Emeteriok apirilaren 25ean hartu zuen min, Estudiantesen aurkako partidan. Fisikoki oso jokalari sendoa da, eta inoiz ez ditu igaro hiru partida jokatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.