Arrauna

San Juan ez da arituko Euskotren ligan

Araudia bete ezin duenez, goreneko mailan aritzeari uko egin dio arraun taldeak. ETE ligan arituko da.

San Juaneko arraunlariak, artxiboko argazkian. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko martxoaren 13a
07:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Behar besteko arraunlari senior kopururik ez, eta araudia bete ezin duenez, Euskotren ligan aritzeari uko egin behar izan dio San Juanek. "Indartuko gaituen atzerapausoa" dela azaldu dute, ohar labur batean: "Nahiz eta gure tokia ziurtaturik dugun Euskotren Ligan, araudian gutxieneko diren baldintzak bete ezinak erabaki hau hartzera eraman gaitu, bai Batelerak taldea, haien laguntzaile teknikoa eta zuzendaritza. Batelerak proiektuari hasiera berri bat emango diogu, denbora gutxian maila gorenera itzultzeko asmoarekin".

Zazpi arraunlari, gehienak gazte mailakoak, eta beste zortzi gazteago. Horiek ziren urtarrilean San Juango 'Batelerak' traineruko kideak, Guruzne Azpiroz entrenatzaileak BERRIAri azaldu zionez. "Ezin da ziur esan udan San Juan uretan izango denik", zioen orduan Azpirozek. Ahaleginak egin dituzte, haren hitzetan, taldea goren mailan aritzeko. "Araudia aldatzea ezinezkoa da, eta inguruko klubei begira ari gara, baten batek ezingo balu trainerua osatu horietako arraunlari batzuk guregana ekartzeko". Aurtengoz, ordea, ezin izango dute helburua bete.

San Juan ez da edonolako taldea arraun munduan: azken bost ligak eta bost Kontxak irabazi dituzte batelerek. Hondarribiak beteko du hark utzitako hutsunea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.