San Juanek seigarrena ere lortu du Gipuzkoako ligan

Bandera guztiak irabazi ditu lehiaketa horretan, atzo Hibaikak eta etxekoek Orion estutu bazuten ere

2017ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
GIPUZKOAKO LIGA. San Juanek nagusi izaten segitzen du Gipuzkoako ligan. Seigarren estropada zuten atzo lehiaketa horretakoa, Orion (Gipuzkoa), eta aurreko bostetan ikusitako irudi bera izan zen lanak amaitzerakoan: Pasai Donibanekoak bandera astintzen. Lehen postua gehiago sendotu dute pasaitarrek ligan. Hori bai, atzo ere irabazi izanak ez du esan nahi erabateko erraztasunez lortu zuenik garaipena, oso gainean izan zuelako Hibaika. 4,68 segundo baino ez ziren egon lehen bi talde horien artean.

Oriok ere lan ona osatu zuen etxean, zaleen aurrean, eta 9,56 segundo baino ez zituen galdu garailearekiko; gertu izan zuen, gainera, bigarren lekua. Ziaboga bakarrean ere estu zihoazen gauzak, San Juanek bi eta hiru segundo baino ez zizkielako sartu Hibaikari eta Oriori, hurrenez hurren. Hiru talde horien atzetik Hernanik egin zuen, 21, 18 segundora, eta bosgarren Arraun izan zen, 25,16ko atzerapenarekin.

Ondoren sartu ziren Portugalete, Donostiarra, Deustu, Lea-Artibai eta CastreƱa. Hain zuzen, gaur, Castron (Espainia) izango dute ligako beste jardunaldi bat. 12:00etan jokatuko da, eta lana ezberdina izango da: lau luze, hiru ziaboga eta bosteko bi txanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.